Skip to main content

Abokatuen bulegoa Gasteizen

Ezagutu gure historia, eta nola 2011z geroztik gure abokatu-bulegoak, balio handiko zerbitzu juridiko ugari eskaini dituen.

Guri buruz

IPARLEX Anbima Abogados eta Guevara & Medrano Abogados bulegoen fusioaren emaitza da; biak ere ibilbide sendoa duten bulegoak dira euskal eremu juridikoan.

Bi proiektuen batasunari esker, bulego moderno, zorrotz eta hurbila sortu da.
Emaitza bulego integral bat da, gero eta konplexuagoa den testuinguru batean erantzun juridiko estrategikoak eskaintzeko prestatua.

Aholkularitza juridiko orokorra eskaintzen dugu, gatazken prebentziora eta gure bezeroentzat balioa sortzera bideratua.

Enpresei, administrazio publikoei eta partikularrei laguntzen diegu ikuspegi estrategikoarekin, arriskuak aurreikusiz eta beti bilatuz irtenbide egokiena, bai ikuspegi juridikotik bai gizatiarretik.

Gure filosofia

Bulegoaren filosofia balio erantsi handiko zerbitzu juridikoak ematea da, prestakuntza jaso dugun abokatutza-bulego handien prestakuntza, esperientzia eta espezializazioarekin bat etorriz, baina hurbiltasuna, konpromisoa eta lehiakortasuna lehenetsiz.

Horretarako, aholkularitza ematen dugun arloetan espezializatutako abokatuen lan-talde bat dugu , profesional gazteek osatua, baina, aldi berean, esperientziadunak.

Gure bezeroen interesak asetzeko dugun grinak egunez egun bultzatzen gaitu, eta irtenbiderik onena bilatzen saiatzen gara, ikuspuntu teknikotik ez ezik, ikuspuntu humanotik ere.

Lan-filosofia horrek hobetzera eta ahalegintzera garamatza, eta proiektu hau osatzen dugun profesional guztiok lortu nahi dugun helburua lortzeko gida gisa balio digu: gure bezero bakoitzari irtenbide eraginkor eta pertsonalizatuak eskaintzea.

Gure balioak

Konprometitutako helburuak lortzeko, ezinbestekoak dira balio hauek:

Zorroztasuna eta bikaintasuna

Zehaztasunez eta ezagutzaz lan egiten dugu, gai bakoitzean kalitate teknikoren alde eginez.

Hurbiltasuna eta konfiantza

harreman zuzen, garden eta pertsonala mantentzen dugu gure bezeroekin.

Berikuntza

Teknologia eta kudeaketa‑eredu berriak aplikatzen ditugu, zuzenbidea arinago eta eskuragarriago egiteko.

Etika eta konpromisoa

Zintzotasunez, erantzukizunez eta deontologiaren errespetuz jokatzen dugu.

Talde-lana

Arloen eta profesionalen arteko lankidetza da gure irtenbide globalen oinarria.